Epa!!! Ni Aitor Etxezarreta naiz, San Viator Handi guneko 1.t ko ikaslea eta hau nire teknologiako bloga da:Lehenengo proiektu hau ez zait hain zaila suertatu, asko saiatu behar izan naizen arren. Asko gustatu zait proiektua baita erabili ditugun tresnak erabiltzea ere. Proiektu honek teknologia arloaz nuen iritzia goitik behera aldatu dit eta orain askoz gehiago gustatzen zait.

Izandako zailtasunak asko izan ez diren arren eduki ditut batzuk. Gehienak tuerka kontra tuerka egiterakoan izan dira, azkenean ondo egitea lortu dudan arren. Zerra elektrikoarekin ere eduki ditut arazo batzuk, hasieran okumeak ihes egiten baitzidan baina denborarekin lortu dut hobetzea.
Proiektu honetan gauza asko ikasi ditut, baina batez ere hiru: tresnen izenak, nola erabiltzen den bakoitza eta material batzuen izenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario