jueves, 12 de junio de 2008

Estrukturak eta Ur bonba- Andrea Onandia eta Meritxell Ayala

Kaixo! Gu Andrea eta Meritxell gara, eta hirugarren ebaluazio honetan egindako lana aurkezten dizuegu, UR BONBA.
IRITZI PERTSONALA
Meritxell: Asko gustatu zait proiektu hau nahiz eta arazo asko izan ditugun. Oso interesgarria izan da. Gainera, paperezko hoditxoak egiten ikasi dut, eta nahiko finak ateratzen zaizkit. Arazo asko izan ditugu motorearekin, hasieran ez zuelako ondo funtzionatzen, gero helizea ez zegoela ondo eztainatua eta askatu egin zen; horren ondorioz beste bat egin behar izan genuen eta ez zitzaigun oso ondo atera. Arazo hori konpondu genuen eta funtzionatu gabe jarraitzen zuen, eta hainbat hodirekin, baina ezin genuen konpondu, azkenean hainbat argazki kameraren karretearen kutxatxorekin saiatu ondoren eta hodi fina jarri ondoren funtzionatu egin zuen. Hala ere, asko gustatu zait proiektu hau eta asko ikasi dut, hainbeste zailtasun izan arren.

Andrea: Uste dut proiektuarekin asko ikasi dugula, baina, arazo batzuk izan ditugu. Oso interesgarria iruditu zait proiektua hau. Lehenengo, hodi fina jarri genuen, baina, urak bakarrik erdia baino apur bat gutxiago igotzen zuen. Hodi potoloagoa jarri genuen baina urak hodi erdi baino gutxiago igotzen zuen. Azkenean, helizea gaizki eztainatuta zegoela konturatu ginen. Hodi fina jarri genion berriro eta azkenean funtzionatu egin zuen.
Hona hemen gure ur bonbaren argazkia, bozetua, eskema elektrikoa, eta baita funtz¡onamentua ikusteko bideo bat. Gustatzea espero dugu!



Meritxell Ayala & Andrea Onandia

No hay comentarios: