Kaixo!!
Ni, San Viator Handi guneko 1.t gelako Aitor Etxezarreta ikaslea naiz eta proiektu honen izena "ETXEBIZITZ
A" da. Ondorengo hau teknologiako bigarren proiektu honetan egin dudan lana da:

Proiektu honekiko dudan iritzia guztiz positiboa da. Hasieran ezer ulertzen ez nuen arren, denborarekin, aise egin ditut gauzak eta, azkenean, lortu dut amaitzea.Lehenengo bi asteetan ez zitzaidan bigarren proiektu hau asko gustatu, ez bainuen ia ezer ulertzen. Baina atentzio pixkat jarri nuenean ikaragarri gustatu zitzaidan eta gogo handiarekin amaitu nuen. Aurreko poiektuan baino zailtasun eta ikasitako gehiago izan ditut, eta gainera, asko dibertitu naiz. Urrengo proiektura begira, hau bezain ikasgarri eta dibertigarria izatea espero dut.
Proiektu honetan edukitako arazoak aurreko proiektukoak baino gehiago eta handiagoak izan dira. Zirkuitu elektrikoarekin izan ditut zailtasun guztiak, ez bainekien nondik nora nenbilen ere. Zuritutako kablea bonbilan kokatzerakoan eta kable jenerala beste guztiekin lotzerakoan adibidez.
Nire iritziz, zailtasunak bezalaxe, ikasi ditudan gauzak ere aurreko proiektuan baino gehiago izan dira. Ondorengo hauek dira ikasi ditudan gauzetariko batzuk:
Etxe edo eraikuntza bateko instalazio elektrikoek gutxi gorabehera nola funtzionatzen duten, bi etengailu edo bonbila konmutatzen, material eroale eta isolatzailea bereizten eta zirkuitu itxiaren eta irekiaren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren.
Etxe edo eraikuntza bateko instalazio elektrikoek gutxi gorabehera nola funtzionatzen duten, bi etengailu edo bonbila konmutatzen, material eroale eta isolatzailea bereizten eta zirkuitu itxiaren eta irekiaren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario