martes, 11 de marzo de 2008

SARA LARRABE - ETXEBIZITZA

KAIXO!


Oraingo honetan etxebizitzaren proiektua egin dugu.

Lehenengo tailerrean egon ginen etxebizitza egiten eta gero memoria egin genuen ordenagailuetan.

Hemen dituzue nik egindako bozetuak eta etxebizitzaren argazkia:

BOZETUAK:


NIRE ETXEA:


Oso dibertigarria iruditu zait proiektu hau egitea.
Kableekin gauzak egitea, nire etxea diseinatzea etab.
Ilusio handia egiten zidan lehenengo bonbilla pizten zela ikusterakoan. Horretaz gain, proiektu bat egin baino lehenago eskema ondo eginda eduki behar da, bestela ez dakizu nondik nora doazen kableak eta azkenean gaizki ipini badituzu, dena askatu beharra daukazu.

Proiektua hasi baino lehenago, eztainatze praktikak egiterakoan; eztainatzen ikasi nuen. Horretaz gain tresna ezberdinak erabiltzen ere ikasi dut, adibidez, kableak porta-lanparasen azpialdean ipintzeko giltza finkoak eta pintzak erabiltzen, kableak zuritzen, etxea diseinatzen, kableak desberdintzen eta haien zeregina, etengailuen erabilera...

Ez ditut zailtasun handirik izan proiektua egiterakoan, bai ordea gauzak bilatzerakoan, hainbeste kable, txintxeta eta tresnekin ez nintzen argitzen.
Izandako zailtasun bakarra kommutadoreak lotzeko dauden 2 kable horiek zuritzerakoan izan da.


No hay comentarios: